XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juanito baño txori-zaleagorik ez dot nik iñoiz ezagutu.

A zan txorieri eutsen jokera ta maitasuna!.

Txepetxatik asi ta oskillasoaren arteko izenak buruz ekizan arek.

Baekian zein kolorezkoak zirean zozo-arrautzak; baekian non egiten eben abia biregarroak; arbolara igon barik igarten eban barrukoak egiten ala arrautzakaz egoan.

Azkarra zan benetan gure Juanito txori-kontuan.

Baiña gauza bat ezin eban igarri: zer dala-ta mozoloen bat egunez agertuten danean, txori guztiak barre-algaran burlezka asten yakozan.

Ezin eban igarri, ta aititari itaundu eutsan apal-oste baten.

- Aitite esan eutsan kontauko zeuskit zegaitik mozoluen bat ikusten dabenian, txori guztiak irri geiten deutsien?.

Ezin dot asmau-ta.

- Gaxu orrek, ezin dok asmau, e?.

Nik beste urte baeunkazan milla bider entzungo endun ba.

Esayuek beste anaieri be etorteko, aititak mozoluaren ipuiña kontau gura yokela-ta.